1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko
30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek azaroaren 7tik aurrera. Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek azaroaren 3ko 12:00ak baino lehen egin beharko dute eskaera.
Orain arte egindako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat abiatu dute Udalak eta Gertu merkatari elkarteak. Zehazki, 30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak jaulkiko dituzte, eta herriko establezimenduetan 40.000 euroko inpaktu zuzena edukitzea aurreikusten da. Herritarrek azaroaren 7tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak, turismo bulegoan.
ErrotaHerriaren aurreko kanpainetan parte hartu dutenek ez dute berriro izena eman beharko, eta lehen aldiz kanpainara atxikitu nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiek azaroaren 3ko 12:00ak arteko epea izango dute izena emateko. Horretarako, eskaera orria bete eta zumaiaelkartea@gmail.com helbidera bidali edo turismo bulegora eraman beharko dute. Gertu elkartekoak ez direnek ere parte hartu ahal izango dute bono sisteman.
Jarduera ekonomiko bakoitzak, gehienez, 5.000 eurora arteko balioa arte onartu ahal izango ditu bonoak. Behin zifra horretara iritsita, bonoak ezin izango dira establezimendu horretan erabili.
OINARRIAK
IZEN-EMATE ORRIA
>> Epea: azaroak 3 (12:00)
>> Info+: zumaiagertuelkartea.eus
30 euro ordainduta, 40 euroko bonoa
Kanpainaren prestaketa lanak amaituta, herritarrek azaroaren 7tik aurrera bonoak amaitu arte erosi ahal izango dituzte erosketa txartelak, turismo bulegoan. Bonoen prezioa 30 eurokoa izango da, eta 40 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 10 euroko lau zati edukiko ditu, banaka edo batera erabiltzeko.
Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du, eta hori egiaztatzeko, bonoa erostean NANa edo identifikazio txartel bat erakutsi beharko du. Azaroaren 7tik aurrera egongo dira eskuragarri, eta 2025ko urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dira, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Albiste erlazionatuak
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10
Merkataritza
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
Zumaia bizitzeko da
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Zumaiara iritsi berri direnei ongietorria emango diete gaur arratsaldean, udaletxean 2024/11/12
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31