Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte
Urtebeteko iraupena izango du dirulaguntzak, eta, gehienez ere, 250 euro ordainduko dira hilabetean. Helburua da merkataritza jarduera eta ekimen berriak sustatzea, eremu horiei bizia emateko. Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 11n amaituko da.
Dirulaguntza hauen xedea da Zumaiako hiri-lurreko merkataritza lokalak betetzea edota jardueretan belaunaldiaren aldaketa sustatzea, ekintzaile berrien bitartez, merkataritza biziberritzeko helburuarekin.
Dirulaguntzaren iraupena urtebetekoa izango da, eta, gehienez ere 250 euro ordainduko dira hilabetean (betiere, alokairuaren %50eko kopurua gainditu gabe); halaber, BEZa ez da diruz ordainduko. Dirulaguntza gaurtik urriaren 11ra bitartean (hau barne) eskatu ahal izango da, eskaera udaletxean aurkeztuta edo modu telematikoan.
Dirulaguntza lortzeko oinarrietan zehaztutako baldintza guztiak bete beharko dira, hala nola: onuradun eta errentatzailearen artean familia loturarik ez egotea, bigarren mailarako; Zumaiako zerga, tasa eta bestelakoen ordainketak eguneratuta izatea; Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta edukitzea; edota, negozioan euskararen presentzia bermatuta egotea. Baldintza guztiak oinarrietan zehazten dira, eta guztiak betetzen direla ziurtatu beharko du eskatzaileak.
> Oinarriak
> Deialdia
> Eskaera orria eta eranskinak
> Eskaera telematikoa
Zumaiako Udala Merkataritzako Plan Estrategikoa osatzen aritu da azken urteotan, baina bitarte hortan ekimen zehatzak martxan jartzeko lanean aritu da. Merkatariei zuzendutako dirulaguntza kopurua igotzeaz gain, neurri berri bat martxan jartzeko erabakia hartu zuen 2022an: Zumaiako hainbat eremutan merkataritza berreskuratzeko eta indartzeko ekintzaile berriak erakartzeko, lokalak alokairuan hartzeko dirulaguntzak prestatzen ari da. Beharrezko administrazio prozedurak amaituta, 2023an argitaratu zen lehen aldiz dirulaguntza deialdi hau. Aurtengoa, beraz, bigarren urtea dute dirulaguntza hauek.
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
Dirulaguntzak
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
Zumaia bizitzeko da
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28