“IRAKURRI MATTE” IRAKURLE TALDEA MARTXAN ZUMAIAN

2016/09/12

“Irakurri matte” Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio hilaren 13an, asteartearekin. Lehenengo saioan komentatu eta landuko duten obra Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria izango da. Beti bezala, Alondegian bilduko da taldea, 18:00etan, irakurketak bakoitzari zer ekarri eta iradoki dion konpartitzeko.

Uxue Alberdi idazle eta literaturazaleak gidatzen duen irakurle taldeak bosgarren ikasturtea egingo du Zumaian, eta dagoeneko egitaraua osatu dute, taldearekin adostuz gero aldaketa txikiren bat egon litekeen arren. Hona hemen egitaraua:

 

IRAILAK 13

Lili eta biok

(Ramon Saizarbitoria)

URRIAK 11

Zu

(Anjel Lertxundirekin)

AZAROAK 8

Barkamena, kondena, tortura

(Joxe Azurmendi)

ABENDUAK 13

Mundua betetzen zenuten

(Tere Irastortzarekin)

URTARRILAK 10

Enaz banaz

( Xabier Amuriza)

OTSAILAK 14

Beti oporretan

(Harkaitz Canorekin)

MARTXOAK 14

Sumisioa

(Michel Houllebecq)

APIRILAK 11

X hil da

(Alaine Agirrerekin)

MAIATZAK 9

Kanikosen. Takiyi Kobayashy

(Hiromi Yoshida)

EKAINAK 13

Hauts haietatik

(Unai Villenarekin)

 

Amaitzeko, gogoratu irakurle taldea erabat irekia dela eta nahi duenak har lezakeela parte bertan.  Ikasturte hasiera une egokia da ohitura berriei ekiteko eta horietako bat zergatik ez, euskaraz irakurtzen hastea izan liteke. Edozein kasutan nahi duenak ateak irekita ditu, parte hartzea doakoa da eta izena emateko taldera azaltzea nahikoa da. Taldearen berri gehiago jakiteko jo ezazu Irakurri matte blogera.