Hemen da berriro Euskararen Astea
Zumaiako Udalak Larraina euskara elkartearekin elkarlanean antolatu du 2025eko Euskararen Asteko programazioa. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketarekin hasiko dute astea, datorren astelehenean.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, datorren astelehenean hasita ekitaldi mordoa izango ditugu herrian. Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Larraina euskara elkarteak era askotako jarduerak eta ekitaldiak antolatu dituzte elkarlanean 2025eko Euskararen Asteko egitarauan.
Zumaia egunero bizi da euskaraz, baina gaur egun oraindik euskarak bere espazio propioa eta bere aldarria behar ditu. Horregatik antolatzen du Udalak Euskararen Astea: euskaraz gozatzeko, ikusgarritasuna emateko eta herritarrak kultur jardueren bidez euskara bizitzen jarraitzera gonbidatzeko.
Azaroak 24, astelehena
Arratsaldeko 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan, Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Uxue Alberdi eta Amoranteren ESNE-BERRIKETAN bertso-saio literarioa, Oihana Iguaran eta Maddi Ane Txoperenerakin.
Azaroak 28, ostirala
Goizean BAGA BIGA emanaldia (Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez) DBH4ko ikasleentzat Aita Mari zineman.
Azaroak 30, igandea
17:00 Aita Mari zineman haurrentzako filma: Sablehortz kapitaina eta Greleko kontesa
Abenduak 2, asteartea
Eguerdian Imanol Azkueren Mendez mende Zumaian euskaraz liburua aurkezteko prentsaurrekoa.
Abenduak 3, asteazkena | EUSKARAREN EGUNA
- Goizean ikastetxeetan 2026ko egutegia banatuko zaie HH eta LHko neska-mutilei.
- Arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari zineman, Lurdes Iriondori buruzko EZ GERA ALFERRIK PASAKO dokumentala eta zuzendariarekin solasaldia.
Abenduak 4, osteguna
Arratsaldeko 19:00etan eta Eusebio Gurrutxaga plazatik hasita, Kantujira, Larraina euskara elkarteak antolatuta.
Abenduak 7, igandea
17:00 Aita Mari zineman haurrentzako filma: Barrakudaren altxorra
Albiste erlazionatuak
Euskara
Kultura
Zumaia bizitzeko da
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08



