Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak
Euskararen Astearen barruan antolatutako ekitaldian banatu zituzten Julene Azpeitia sariak, astelehen arratsaldean. Aurtengoan, Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi izan dira saridunak. Irakurgai daude beren ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Astelehen arratsean banatu zituzten aurtengo Julene Azpeitia Sariak, Oxford aretoan. Aurtengoan, Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi izan dira saridunak, eta dagoeneko irakurgai daude ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Iñaki Ostolaza alkateak, Aitor Manterola zinegotziak eta Ainhoa Illarramendi zinegotziek eman zituzten sariak, eta sari banaketa eta gero Esne-berriketan ikuskizuna eskaini zuten Uxue Alberdi eta Amorantek, Maddi Ane Txoperena eta Oihana Iguaran bertsolarien laguntzarekin.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe.
Ipuinak irakurgai, paperean eta sarean
Julene Azpeitia lehiaketaren 25. urteurrenaren harira, lehiaketako edizio guztietan saritutako ipuinak digitalizatu ziren lehen aldiz. Orduz geroztik, sorreratik hona saritutako ipuinak modu digitalean eskuragarri daude web honetan bertan (epub, mobi eta PDF formatuan). Aurtengo sarituen ipuinak ere irakurgai daude bertan.
Lotura hauetan irakurri daitezke saritutako ipuinak:
- Armiarma-sarea. Karmele Mitxelena Etxebeste (Lehen saria)

- Maximinaren txurroak. Jon Abril Olaetxea (Bigarren saria)

- Parentesiak eta pareen tesiak. Aitor Salegi Martija (Zumaiako onenaren saria)

Gainera, urtero bezala, aurtengoan ere paperean irakurri ahal izango dira. Alondegian eta udaletxean liburuxkak jarriko dituzte eskuragarri.
Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa atala: 38 urte, 104 ipuin
Albiste erlazionatuak
Julene Azpeitia
Euskara
Kultura
Literatura
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Zumaia bizitzeko da
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08



