Abian da 'Gabonak Zumaian' argazki lehiaketa herrikoia

2021/12/14

Argazkilari bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Urtarrilaren 16a baino lehen bidali beharko dira lanak, distiraelkartea@gmail.com e-mailera.

Oinarriak:

Zumaiako Udalak “Gabonak Zumaian” argazki lehiaketaren deialdia egin du, eta edozein argazkilarik parte hartu ahal izango du, oinarri hauen arabera:

  • Parte hartzaileak: nahi duen orok parte har dezake, argazkigintzako profesionalek eta epaimahaikideek izan ezik. Ez da parte hartzaile eta adin mugarik izanen.
  • Gaia: “Gabonak Zumaian”
  • Modalitatea: zuzeneko argazkia. Modalitate honetan tratamendu digital minimo bat onartuko da (mailak, kolorea, fokuratzea, berriz enkoadratzea, zuri-beltza edo biratuak…), baina ez fotomuntatzea. Argazkiari baimendu gabeko zuzenketa digitalak aplikatu direla atzemanez gero, deskalifikatu egingo da.
  • Argazkiak: 2021-2022 Gabonetan hartu behar dira denak, eta formatu digitala izan behar dute, nola hartu diren kontuan hartu gabe. Artxibo guztiak JPG formatuan egongo dira, gutxienez 1 Mb eta gehienez 10 Mb. Onartzen da mugikorraren, kameraren, dronearen edo edozein gailu digitalen argazkiak bidaltzea. Fitxategiaren izena argazkiaren izenburua izango da.
  • Aurkezpena: Egile bakoitzak gehienez bi argazki aurkez ditzake. Argazkiak honela aurkeztu behar dira: bidali mezu elektroniko bat a distiraelkartea@gmail.com helbidera, eta gaian jarri “Gabonak Zumaia lehiaketa”. Mezu berean lehiakidearen datuak (izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa) eta argazkien izenburua erantsiko dira. Tamainagatik denak mezu bakar batean bidali ezin badira, bat baino gehiagotan bidal daitezke, eta horietako bakoitzean lehiakidearen datuak eta gainerako baldintzak zehaztu.
  • Epea: lanak jasotzeko azken eguna 2022ko urtarrilaren 16a izango da, 24:00etan. Ez da onartuko epe horretatik kanpo jasotako argazkirik.
  • Epaimahaia: DISTIRA argazki elkarteko hiru kidek osatuko dute.

  • Sari banaketa: Otsailean egingo da, eta eguna eta tokia aldez aurretik jakinaraziko zaizkie parte hartzaileei. Ekitaldi berean, aurkeztutako argazkiak proiektatuko dira.

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Sariak:

  • Argazki onenaren saria: 150 euro herrian erabiltzeko bonuetan
  • Bigarren saria: 100 euro herrian erabiltzeko bonuetan
  • 16 urtetik beherako parte-hartzaile batek aurkeztutako argazki onenaren saria: 50 euro herrian erabiltzeko bonuetan
  • Parte hartzaile guztien artean 50 euroko erosketa bonu bat zozkatuko da, Juanjo Larrañaga harategian erabiltzekoa.