'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian
Zumaiako herritar eta eragileekin bost eztabaida saio egingo dituzte urrian eta azaroan, euskararen etorkizuna elkarrekin lantzeko. Hezkuntza, kirola, kultura eta arlo sozioekonomikoa izango dira jorratuko dituzten gaiak, eta Oikian saio berezia egingo dute. Saioetan izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko.
Aurrera doa Zumaian euskararekin zer? partaidetza prozesua. Udala hurrengo 10 urteetarako plan estrategikoa lantzen ari da, Ahize hizkuntza aholkularitzaren bidelaguntzarekin, eta herritarrekin batera. Iraileko galdetegi fasea amaitu eta gero, hausnarketa faseari ekingo diote orain.
Zumaiako herritar eta eragileekin batera bost eztabaida saio egingo dituzte urrian eta azaroan zehar, Zumaian euskararen egungo egoera eta etorkizuna aztertzeko. Esparruak egingo dute azterketa urrian zehar, eta azaroan oikiarrekin saio berezia egingo dute.
Honakoak dira saioak:
- Urriak 15, asteartea: Hezkuntza eta familia, 10:00-12:00
- Urriak 17, osteguna: Kirolak, 18:30-20:30
- Urriak 28, astelehena: Kultura, 18:00-20:00
- Urriak 30, asteazkena: Arlo sozioekonomikoa, 14:00-16:00
- Azaroak 12, asteartea: Oikiako saioa, 18:00-20:00
Zumaiako saio guztiak Alondegiko Oxford aretoan egingo dituzte.
Saio hauek irekiak izango dira herritar guztientzat, baina parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Izena emateko, egin klik hemen.
> Eman izena lan-mahaietan
280 herritarren erantzunak mahai gainean
Lehenengo fasean, 280 herritarrek bete dute galdetegia, hasierako helburua (150 parte-hartzaile) nabarmen gaindituz. Herritarrek azken urteetan Zumaian euskararen inguruan egin diren ekintzak aztertu dituzte, eta iritziak partekatu dituzte. Gainera, hainbat herritarri banakako elkarrizketak egin dizkiete, besteak beste, Esti Curiel, Juan Luis Sanchez, Ianire Flores eta Lore Garciarenari.
Hurrengo fasean, lan-mahaietan jasotako ekarpenak, banakako elkarrizketak eta herritarrek betetako galdetegietatik ateratako ondorioak batu, eta, 2034ra arteko euskara plan estrategikoaren oinarriak zehaztuko dituzte Ahize-AEK elkarteko teknikariek. Proposamena oinarri hartuta, azaroan zehar herritarrekin batera itxiko du plana Zumaiako Udalak. Horrela, zumaiar guztien hitza entzunda, AROA plan estrategikoaren diseinu prest egongo da abendurako. Ondo bidean, 2025eko otsailean gizarteratuko du Udalak plan berria, Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan.
Zumaiako Udalak herritar oro gonbidatu nahi du prozesu honetan parte hartzera, euskararen alde lan egiteko aukera paregabea baita honakoa, euskararen oraina eta etorkizuna eraikitzeko bidean.

Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



