Abuztuaren 29an zabalduko da kirol ikastaroetan izena emateko epea
Irailaren 26an hasiko dira lehen hiruhilekoko ikastaroak. Ikastaro guztietarako izen ematea abuztuaren 29an zabalduko da: izen-ematea kiroldegian bertan egin beharko da, goizeko 6:30etik aurrera.
Gazte eta helduei dagokionez ohiko eskaintza egongo da 2022an ere: pilates, cycling, TRX, ZUMBA edota igeriketa, besteak beste. Haurrek ere lehorreko zein uretako jarduerak egiteko aukera izango dute.
Eskola kirol egokituko eskaintzaren berri ere eman dute: astean bi egunez 60 minutuko kirol jarduera egiteko aukera izango dute aniztasun funtzionala duten 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoek.
Informazio guztia etxeetara bidalitako eskuorrian edo ondorengo loturan irakurri daiteke.
> Neguko kirol ikastaroen eskaintza (2022/2023 ikasturtea)
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



