Administrarien lan-poltsa sortzeko deialdi publikoa bertan behera utzi du Zumaiako Udalak

2020/06/09

900 pertsonatik gorak eman dute izena administrarien lan-poltsa sortzeko deialdian. Udalaren izenean azaldu dute ezinezkoa dela azterketak segurtasunez egiteko baliabideak bermatzea.

Zumaiako Udalak administrari bat behin-behineko izaeraz kontratatzeko eta aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa eratzeko deialdia egin zuen urte hasieran. 900 pertsonatik gorak eman dute izena deialdian, eta egungo egoeran Zumaiako Udalak azterketa egiteko segurtasun baldintzak bermatu ezin dituela kontutan hartuta, deialdia bertan behera uztea erabaki dute.

Hala, arrazoi horiek direla eta, Administrari bat behin-behineko izaeraz kontratatzeko Zumaiako Udalean martxan jarri zen HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako, eta, horrekin batera, administrari-mailako lanpostuetan sor zitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko lanpoltsa eratzeko deialdia bertan behera uztea erabaki du Zumaiako Udalak.

Alkate Erabaki honen edukia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datozen egunotan.