Administrazio Orokorreko Teknikariaren hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak
Erreklamazioak aurkezteko epea urtarrilaren 10ean amaituko da.
Puntuazioak bi taldetan banatu dira. Alde batetik, 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiena eta bestea, 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiena. Oinarriek arautzen duten moduan, 4. hizkuntza eskakizuna duten hautagaiak lehenetsiko dira eta 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiak soilik kontuan hartuko dira 4. hizkuntza eskakizuna duten izangaietatik inork gutxieneko puntuazioa eskuratu ezean.
Behinbehineko ebazpen honen aurka interesatuek epaimahai kalifikatzaileari zuzendutako ERREKLAMAZIOA egin dezakete, deialdiko oinarrietan ezarritako moduren batean, ebazpena iragarki taulan jarri, web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita urtarrilaren 10 arte (hau barne).
> Behin behineko puntuazioak eta erreklamazioa jartzeko epea (urtarrilak 10)
> Administrazio Orokorreko Teknikaria kontratatzeko deialdia
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



