Aita Mari zinemako emanaldiak ordu erdi aurreratuko dira larunbatetik aurrera
Helduei zuzenduriko pelikulak 19:00etan hasiko dira, eta haurrenak, 16:30ean. Urriaren 24tik aurrera izango dute zinema emanaldiek ordutegi berria.
Zumaiako Aita Mari zinemako filmen emanaldiak ordu erdi lehenago hasiko dira urriaren 24tik aurrera. Hala, helduentzako saioak 19:00etan izango dira aurrerantzean, eta haurrentzakoak, berriz, 16:30ean.
Zumaiako Udalak ordutegi-aldaketa egin du, emanaldiak ordutegi berri horretan eskaintzea egokiagoa izan daitekeelakoan.



