Musika eta Dantza Eskolan ate irekiak egingo dituzte urriaren 13an, adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko

2026/10/09

10:00etatik 12:30era izango da saioa, Komentuko bigarren solairuan. 65 urtetik gorakoentzako jardueren inguruan arituko dira, baina gogorarazi dute adin horretatik beherako pertsonen parte-hartzea ere onartzen dutela.

Urriaren 13an ate irekien jardunaldia egingo dute 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko. Taldekako saioa izango da, eta 10:30etik 12:30era egingo dute, Komentuko bigarren solairuan.

Musika eta Dantza Eskolak adin horretatik beherako pertsonen parte-hartzea ere onartzen du, bereziki gaixotasunen bat dutenena, hala nola Parkinsona, narriadura kognitiboa edo depresioa dutenena, baita etxean bakarrik sentitzen direnena ere.

Taldea indartzea ezinbestekotzat jo dute ekimenari jarraipena eman ahal izateko. Horrenbestez, urrian zehar ikastaroa doakoa izango dira, interesa duten herritarrek jarduerak ezagutzeko eta probatzeko aukera izan dezaten.