Akats zuzenketa gizarte langilearen hautaketa prozesuan
Hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzei dagokie akats zuzenketa.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak, horien artean gizarte langilea kontratatzekoa. Langile bat kontratatzeaz gain, prozesutik lan-poltsa eratuko da.
Apirilaren 23an egin zuten hautagaiek lehenengo proba, eta maiatzaren 14an jarri ziren ikusgai behin behineko puntuazioak. Orain, akats zuzenketa baten berri eman du Zumaiako Udalak. Akatsa zuzenduta, I. Eranskinean argitaratzen dira behin behineko puntuazio zuzenak.
> Informazio guztia: Gizarte langilea oposizio-lehiaketa bidez kontratazeko prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



