Aldi baterako garbitzailea kontratatzeko prozesuaren barruan, behin behineko puntuazioak argitaratu ditu Udalak
Horrekin batera, erreklamazioak aurkezteko epea zabaltzen da, uztailaren 18ra arte (hau barne).
Zumaiako Udalak udal eraikinen garbitzaile bat aldibaterako kontratatzeko prozesua martxan jarri zuen uztaila hasieran. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa sortuko du Udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.
Orain, behin behineko puntuazioak argitaratu ditu Udalak, eta, horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabaldu, uztailaren 18ra arte (hau barne). Erreklamaziorik egonez gero, epaimahaiak hartuko du kasuan kasuko erabakia eta, bestela, ebazpen hau behin betiko
bihurtuko da, automatikoki.
> Behin behineko puntuazioak eta erreklamazioak jartzeko epea zabaltzea
> Lan eskaintza: Aldi baterako udal eraikinen garbitzaile postua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



