Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatuko du Zumaiako Udalak, Lanbiderez bidez
Lanbideren webgunean eman beharko da izena, azaroaren 18an baino lehen. Oposizio lehiaketa bidez egingo da hautaketa prozesua.
Lanaldi osoan lan egingo duen ofizial igeltseroa kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo du kontratazioa, oposizio lehiaketa bidez. Oposizio lehiaketa bitartez plaza behin betiko izaeraz betetzen den arte egingo du lan Zumaiako Udalean.
Eskatzen den gutxieneko ikasketa maila DBHko graduatua da, eta 2. hizkuntza-eskakizunaren ezaugarriak betetzen dituela egiaztatu beharko du hautagaiak.
Era berean, lanpostuan edo parekoak izan daitezkeen lanpostuetan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko lan poltsa ere sortuko du Udalak.
Dokumentu honetan ikus daitezke, besteak beste:
-
lanpostuaren ezaugarriak (ordutegia, lanaldia eta ordainsaria);
-
lanpostuaren oinarrizko funtzioa eta zeregin espezifikoak;
-
hautagaiek bete behar dituzten ezinbesteko baldintzak;
-
hautaketa prozesuaren inguruko xehetasunak;
-
eta kalifikazioa eta epaimahaia.
Izen-ematea eta prozedura
Prozesuan parte hartzeko izen emateak Lanbiderez bitartez egin beharko da, azaroaren 18a baino lehen.
Oposizio lehiaketa prozedura bidez egingo da hautaketa prozesua. Lehenengo ariketa derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da. Oposizio aldiko bi frogak amaitu ondoren, lehen froga gainditzen duten hautagaiek, merituak baloratzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Dokumentu horiek Zumaiako Udalak jasoko ditu, udaletxeko erregistroan zuzenean, erregistro elektronikoaren bidez edo dagokion prozedura jarraitua posta bidez (xehetasunak oinarrien 5. atalean).
Lehen azterketa gainditzen duten hautagaiekin lanpoltsa osatuko du Udalak, lanpostuan edo parekoak izan daitezkeen lanpostuetan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko
Albiste erlazionatuak
Lan poltsa
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- Garbitzaileen lan poltsa osatzeko prozesuko behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2022/05/03
- Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko proba teoriko praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak 2022/04/29
- Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko proba teoriko praktikoa apirilaren 26an izango da 2022/04/06
Lan eskaintza publikoa
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat kontratatzeko prozesuaren barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak eta epaimahaien izendapenak ikusgai 2025/04/16
- Ikusgai daude kordinatzaileen behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa 2025/04/15
- Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda eta behin behineko merituen balorazioa 2025/04/02
- Ikusgai dago kordinatzaileen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2025/03/31