Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez
Prozesuan parte hartu nahi dutenek Lanbiden eman beharko dute izena, eta merituak udaletxean aurkeztu beharko dituzte, urriaren 7ra bitartean.
Ofizial igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia martxan jarri du Udalak. Hasiera batean, izendapena, ofizial lanpostuan sortutako baja bat ordezkatzeko izango da. Ondoren, 2023ko aurrekontuekin batera xzaurkezten den lanpostuen zerrenda organikoan ofizial igeltsero plaza berri bat sortuko dela kontuan izanik, plaza sortzen denean, izendapen berri bat egingo da, hutsik dagoen plazari lotuta. Izendapen honen iraupena, beraz, gehienez 3 urterako izango da.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak Lanbiden aurkeztu beharko dira, urriaren 7ra bitartean (urriaren 7a barne). Era berean, Lanbidek Udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa Zumaiako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko da, oinarrietan zehazten den bideetako bat erabiliz.
Merezimenduen balioespena egin ondoren, lanpostuaren funtzioarekin zerikusia duen elkarrizketa praktikoa egingo da.
> Oinarriak
> Lanbideko eskaintza
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



