Arraunlariak animatzeko igandean balkoiak gorriz apaintzera deitu dituzte herritarrak

2020/09/04
Zumaiako arraunlariak Kontxan izango dira hurrengo bi igandeetan, eta Udalak eta Telmo Deun Arraun Elkarteak Zumaiako balkoiak gorriz janzteko deia egin diete herritarrei.

Kontxako estropada berezia izango da aurtengoa, eta hurrengo bi igandeetan herritarrek ezin izango dute Donostiako urteroko zitara joan. Hala ere, Udalak eta Telmo Deun Arraun Elkarteak Zumaiako arraunlariak animatzera deitu dituzte herritarrak, eta horretarako balkoiak gorriz apaintzeko deialdia egin dute.

Halaber, arduraz jokatzeko deia egin dute: osasun-arrazoiengatik Donostiako Kontxako estropadertara ez joateko, eta herrian bertan segurtasun-neurriak zaintzeko eskatu dute.