'Arturoren uhartea' eleberriarekin ekingo dio ikasturte berriari Irakurri Matte irakurle taldeak

2026/09/01

Abendu erdialdera bitartean lau saio izango dira, Uxue Alberdik gidatuta. Alondegiko Moila gelan elkartuko dira, 18:00etan.

 

2026-ira-abe.pngIrakurri Matte irakurle taldeak ikasturte berria hasiko du irailean, eta Elsa Moranteren Arturoren uhartea eleberria izango dute hizpide lehen saioan. Irailaren 8an elkartuko dira horretarako, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan.

Beste hiru liburu ere izango dituzte hizpide urtea amaitu bitartean: urriaren 13an Maja Haderlapen Ahazturaren aingerua landuko dute, Idoia Santamaria itzultzailea bertan dela; azaroaren 10ean Marikita Tambourinen Bizirik iraun izango dute mintzagai; eta, ikasturtea amaitzeko, abenduaren 15ean Josu Goikoetxearen Lakioa eleberria aztertuko dute, idazlea bertan dela.

Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak literaturaz gozatzeko eta irakurritako lanek norberari zer ekarri eta iradoki dioten partekatzeko aukera eskaintzen du. Hilabetean behin elkartzen dira Alondegiko Moila gelan, astearteetan, 18:00etan.

Saioak:

  • Irailak 8: Elsa Morante, Arturoren uhartea.
  • Urriak 13: Maja Haderlap, Ahazturaren aingerua — Idoia Santamaria itzultzailea bertan izango da.
  • Azaroak 10: Marikita Tambourin, Bizirik iraun.
  • Abenduak 15: Josu Goikoetxea, Lakioa — idazlea bertan izango da.

Julene Azpeitia, martxan

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 39. edizioan lanak aurkezteko epea zabalik da. Irailaren 15era artean jasoko dituzte proposamenak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta.

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez 6 orrikoak. Irailaren 15era arte jasoko dituzte lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta. Kasu guztietan eskabide orria bete eta entregatu beharko da.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren inguruko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.