Larunbatean hasiko da Euskararen Astea

2026/11/26

Ohi bezala, azaro bukaera eta abendu hasierarako egitarau oparoa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Larraina euskara elkartearen eta Astindu dantza taldearekin elkarlanean. Kaleko ekintza nagusia azaroaren 28koa izango da, lipdub dantza eta guzti, baina bestelako jarduera asko ere egingo dira datorren astean: bertsoak, musika, literatura, zinema, solasaldia…

Euskararen Astea

Azaroak 28, larunbata

13:00. Lipduba Astindu dantza taldearekin, udaletxetik Kofradiara.

Jarraian, Esnatu adierazpena eta herriko elkarteekin argazkiak. Kantuak Zutrik taldearekin, txorixoa eta sagardoa Larrainaren eskutik.

Abenduak 1, asteartea

18:30. Julene Azpeitia 39. ipuin lehiaketako sari banaketa, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.

Jarraian, bertso-saio literarioa jarraian Miren Amurizarekin, laguntzaile Nerea Ibarzabal eta Eneritz Artetxe bertsolariak eta Paule Bilbao musikaria. 

Abenduak 3, osteguna, Euskararen Eguna

18:30. Mintzo zen film laburra, Aita Mari zineman; eta ondoren solasaldia zaintza eta euskarari buruz, Izaro Arruti, Pili Etxabe eta Arritxu Manterolarekin.  

*2027ko egutegia banatuko zaie goizean ikastetxeetan HH eta LHko ikasleei. Udaletxean ere jarriko dira eskura.

Abenduak 4, ostirala

Goizean, Appa hi! lehiaketa ikastetxeetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleekin, eta Baga Biga emanaldia (Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez) DBH 4. mailako ikasleentzat, Aita Mari zineman.

18:30. Lipdub bideoaren aurkezpena, Komentuko Torreateko aretoan, Astinduk antolatuta.