Bihar (uztailak 27) eskuratu ahal izango dira Musika Jaialdiko gonbidapenak eta sarrerak
10:00etatik 13:00era bitartean, Oxford aretoan hartu ahal izango dira ekitaldietarako gonbidapenak eta sarrerak.
Zumaiako 37. Musika Jaialdia ospatuko da uztailaren 31tik 12ra, eta egitarau zabala eskainiko du: musika izango da nagusi, baina dantzak ere tartea izango du. Musika Jaialdiko ekitaldi gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena eskuratzea, momentuan indarrean dauden osasun neurriak betetzeko.
>> Ikusi agenda
>> Musika Jaialdiko dossierra
Bihar (uztailak 27, asteartea) jarriko dira eskuragarri gonbidapenak, 10:00etatik 13:00era bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Herritarrek bertara joan beharko dute gonbidapenak hartzera. Asteartean agortzen ez diren gonbidapen eta sarrerak asteazkenetik aurrera (uztailak 28) eskuratu ahal izango dira, turismo bulegoan.
Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartu ahal izango ditu ekitaldi bakoitzeko. Zentzu horretan, Udalak herritarrei eskatzen die gonbidapenak hartzean arduraz joatzea, eta ekitaldira joan ezin dutenek gonbidapenak ingurukoei banatzea.
Sapere Aude Sinfoniettak abuztuaren 2an eskainiko duen kontzerturako sarrera erostea beharrezkoa izango da. 10 euro balioko ditu helduen sarrerak, eta 3 euro 12 urtetik beherakoenak. Sarrera horiek ere uztailaren 27an jarriko dira salgai, 10:00etatik 13:00era Oxford aretoan.
Azkenik, Nabucco operaren proiekzioaren kasuan, ekitaldiaren egunean bertan (abuztuak 10) hartu beharko dira sarrerak, 5 euroren truke Aita Mari zinemako sarreran.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20