Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea
Zumaiako Udalak akats bat atzeman du Torreagako BOE etxebizitzen zozketaren oinarrietan. Epe administratiboak tarteko, aurreikusitakoa baino beranduago zabalduko da zozketan parte hartzeko izen-emate epea.
Zumaiako Udalak gaur arratsaldeko osoko bilkuran onartuko du Torreagako BOE etxebizitzen zozketaren oinarrietan atzemandako akats bat zuzentzeko proposamena. Honek aurreikusitako egutegia aldatuko du, eta, ondorioz, zozketan parte hartzeko izen-ematea atzeratu egingo da.
Akatsa oinarrietako 9. artikuluan dago, zozketaren sistemari buruzkoan, eta artikulu hori aldatzea erabakiko du gaur osoko bilkurak. Aldaketa hori 30 egunez egongo dira jendaurrean, eta ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta izen emateko deialdia egingo da. Ondorioz, izen-emate epea aurreikusitakoa baino beranduago zabalduko da.
Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei ulermenagatik eta pazientziagatik, eta gogorarazi du prozesuaren inguruko informazio guztia behar bezala eta garaiz zabalduko dela udalaren ohiko komunikazio bideen bidez.
Albiste erlazionatuak
Etxebizitza
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



