Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak
Zumaiako Udalak Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko: otsailaren 6tik 19ra bitartean egin beharko dute (biak barne).
Torreagako etxebizitza promozioaren barruan 46 Babes Ofizialeko Etxebizitza zozketatuko dira. Horietatik 43 kupo orokorrekoak dira —12 hiru logelakoak eta 31 bi logelakoak—, eta 3 etxebizitza egokitu —bi logelakoak—, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetakoak. Etxebizitza guztiek garajea izango dute, eta batzuek trasteroa ere bai. Etxebizitzen prezioak 180.000 eta 230.000 euro artekoak izango dira (BEZ barne), eta zozketaren bidez hautatutako pertsona bakoitzak esleitutako etxebizitza zehatz hori erosteko aukera izango du, prozeduran ezarritako baldintzen arabera.
Zozketan parte hartzeko izen-ematea amaituta (urtarrilaren 12tik 30era egon zen zabalik), behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Zehazki honako informazioa jasotzen du alkate dekretuak:
- Onartuen zerrenda: Izen-abizenak / Etxebideko espediente zenbakia / Bizikidetza-unitatea osatzen duen kide kopuruaren araberako zenbakiak (1, 2 edo 3)
- Ez onartuen zerrenda: NAN zenbakia / Etxebideko espediente zenbakia / Baztertzearen arrazoia
Baztertutako pertsonek erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute; 10 egun balioduneko epea izango dute horretarako (otsailak 6-19, biak barne). Zumaiako Udalaren erregistroan egin beharko dute erreklamazioa, online edo presentzialki, eta akatsa zuzentzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
> Alkate dekretua: Onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak (erreklamazioa jartzeko epea: otsailak 6-19)
> Torreagako BOE etxebizitzen inguruko informazio guztia HEMEN kontsulta dezakezu
Erreklamazioak ebatzi ondoren, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, eta horietan jasoko dira parte-hartzaileei zozketarako ausaz esleitutako zenbakiak. Aldi berean, zozketa zein egunetan, ordutan eta tokitan egingo den ere jakinaraziko da.
Zumaiako Udalak ohartarazi nahi du onartu gisa agertzeak berez ez duela egiaztatzen partaideek oinarrietan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztenik. Etxebizitzak behin betiko esleitu aurretik baldintza guztiak betetzea akreditatzen duen dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute behin behineko esleipendunek.
HURRENGO FASEAK:
| Fasea | Kontutan hartu beharrekoak |
|---|---|
| Behin-behineko zerrendak (7. art.) |
Onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzea: Zerrendak kupotan banatuta daude: etxebizitza egokituak eta kupo orokorra. Baztertutako eskaeretan bazterketaren arrazoia ageri da. Erreklamazioa jartzeko epea: otsailak 6-19 Erreklamazio-epea: Erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea dago (otsailak 6–19), Udalaren erregistroan |
|
Bizikidetza-unitateen sailkapena:
Bizikidetza-unitateko kide kopurua Etxebideko erregistroan jasotakoaren araberakoa da (2025eko irailaren 19ko datan) |
|
| Behin betiko zerrenda (8. art.) |
Zerrenda definitiboa argitaratuko da: Etxebideko espedientea, izen-abizenak, kupoa eta zozketarako egokitutako ausazko zenbakia(k) jasoko dira. Horrekin batera, zozketaren deialdia zehaztuko da. |
| Zozketa (9. art.) |
Zozketa notario aurrean egingo da. Lehenik etxebizitza egokituen zozketa, ondoren kupo orokorra. Bonboan, esleitu diren zenbaki kopurua beste bola sartuko dira. Ondoren, BOLA BAKARRA ATERAKO DA. Zenbaki hori eta hurrengoak (hurrengo 42ak kupo orokorrean; hurrengo biak kupo egokituaren kasuan) izango dira behin behineko esleipendun izendatuko direnak. |
| Esleipena | Behin betiko esleipena: Etxebizitza zehatzak notario aurrean esleituko dira, bizikidetza-unitatearen beharretara egokituta |
| Itxaron-zerrenda |
Itxaron-zerrendaren erabilera: Uko egindako edo esleitu gabe geratutako etxebizitzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira |
Albiste erlazionatuak
Etxebizitza
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30
Etxebizitza Bulegoa
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



