Aurten ere ez da santelmorik izango
Bizi dugun osasun egoera kontutan hartuta, Zumaiako Udalak santelmoetarako egitaraua ez prestatzea erabaki du. Erabakia publiko egin aurretik herriko elkarteetako ordezkariekin bildu dira udal ordezkariak.
Covid-19aren pandemia tarteko, eta bigarren urtez, aurten ere ezingo da San Telmo jairik ospatu. Aukera desberdinak aztertu eta gero, inolako festa ekitaldirik egongo ez dela erabaki du Udalak. Erabaki zaila izan arren, egoera honetan aukera bakarra hori dela uste du.
Udal Gobernuak gaia oposizioko ordezkariekin adostu eta gero, udal ordezkariak herriko kirol eta kultur elkarteetako ordezkariekin bildu ziren joan den astean, erabakiaren berri emateko.
Horrenbestez, datorren urtean herriko festak ospatzeko esperantzarekin, aurtengoan Udalak ez du ekitaldirik antolatuko santelmoetarako. Era berean, ez du babestuko festa kutsua izan dezakeen ekitaldirik.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



