Bainua hartzea baimenduta Santiago hondartzan eta errioan
Osasun Sailak egindako azken neurketaren arabera, hondartzako uraren kalitatea 'bikaina' da.
Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Santiagoko ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da. Horren ondorioz, kendu egin da asteartean indarrean jarri zen bainatzeko debekua, eta herritarrak dagoeneko lasai bainatu daitezke Zumaiako Santiago hondartzan eta errioan.
Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen Santiago hondartzako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela, eta egoera aztertu bitartean, Udalak Santiagon eta errioan bainatzea debekatu zuen asteartean.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24