Banatu dituzte Ludotekako txandak
Haur bakoitza asteko bi egunetan joan ahal izango da Ludotekara, urriaren 10etik aurrera. Lehetasunak kontutan hartuta zozketa egin dute, eta zerrenda ikusgai dago dagoeneko.
Izen-emateak jaso ondotik, egunen zozketa egin dute Ludotekako hezitzaileek. Haur bakoitzak astean bi egunez joan ahal izango du Ludotekara, zerrendan zehaztutako egunetan. Oraindik leku gutxi batzuk geratzen direnez, izena emateko aukerak zabalik jarraituko du txandak bete arte.
Aste honetan zehar Ludoteka gertutik ezagutzeko aukera izan dute guraso eta tutoreek, eta gaur izango da ate irekien azken eguna.
> Ludotekako txandak
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 1 arte 2024/09/24
- Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo dute datorren astelehenean 2024/09/18