Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 2 arte
Urriaren 1etik 3ra bitartean zerbitzua aurrez aurre ezagutzeko ate ireki saioak egingo dituzte.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da, eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Urriaren 1etik aurrera egongo da zabalik Ludoteka, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Lehen hiru egunetan, urriaren 1etik 3ra, ate irekiak egingo dituzte. LudoKeta zerbitzua, berriz, urriaren 10ean hasiko da martxan.
Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara. Guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak; lehentasunak izen-emate orrian adierazi ahal izango dira. Zumaian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna; gainerakoek urriaren 6tik aurrera eman ahal izango dute izena.
> Ludoteka 2025/2026 ikasturtea: arretaz irakurri izen-emate orria bete aurretik
> Izen-emate orria
Izen-ematea
Izen-emate epea urriaren 2ra bitartean egongo da zabalik. Izena emateko, urteko kuota ordaintzea eta beharrezko agiriak aurkeztea derrigorrezkoa izango da. Hiru aukera egongo dira horretarako:
-
E-mail bidez: dokumentuak (pdf formatuan) bidali helbide honetara: ludoteka@zumaia.eus.
-
Ludotekako buzoian: paper guztiak sobre batean sartuta
Aurrez aurre: Ludotekan bertan.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26



