Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira

2023/04/20

Esleipendunek giltzak udaletxean jaso ditzakete dagoeneko. Furgobaratzaren lehenengo bisitak datorren astean zehar egingo dituzte: astelehenean tomatearen lanaketaren inguruko xehetasunak izango dituzte hizpide, eta larunbatean baratzegintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak azalduko dituzte.

Keretxudi Baratze Parkeak 48 baratze ditu eta bakoitzak 4 m2-ko gutxi gorabeherako azalera du. Parkearen gainontzeko azalera erabilpena komunitarioa du (zerbitzuen eraikina, bideak, ureztatzeko putzuak, konposta egiteko guneak…). Lau urte eta gero, Zumaiako Udalak Keretxuri baratze-parkeko partzela guztiak berriro esleitu ditu.

> ESLEIPENDUNEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ETA ITXARON ZERRENDA

Baratzak erabiltzeko lizentziak prekarioan emango dira, eta lursailaren aprobetxamendua eta/edo erabilera urtebeteko epearekin emango da; epe hori gehienez 4 urte arte luzatu daiteke. Erabiltzaile bakoitzak 10,15 euroko tasa ordaindu beharko du hilabetero, eta 101,50 euroko fidantza jarri beharko du (udal-eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko ezartzen da fidantza, eta lagatzeko epea agortzen denean itzuliko da). Interes taldekoak edozein ordainketa egitetik eta fidantza aurkezteko egin beharrez salbuetsita egongo dira.

Hilabetero, furgobaratza

Ekogunearen Furgobaratzak Zumaiako Keretxudi Baratze Parkera bisitak egiten ditu hilabetero: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte. Baratzeetako erabiltzaileak nahiz gainerako herritarrak gerturatu daitezke saioetara, eta doakoa izaten da parte hartzea.

Hurrengo bisita datorren astelehenean (apirilak 24) izango da. Tomate landarea osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantziak, zaintza nahiz tratamenduak kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte, 18:00etatik 19:30era. 

Aste berean, apirilaren 29an, baratzegintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak azalduko dituzte, 09:00etatik 13:00era. 

Zumaia Furgo urteko egutegia_page-0001 (2).jpg