'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, asteazkenean Aita Mari zineman
Landarlan Ingurumen Elkarteak eta ON Produkzioak-ek elkarlanean egindako film dokumentala emango dute datorren asteazkenean (hilaren 24an), 18:00etan Aita Mari zineman. Proiekzioaren ondoren dokumentalean parte hartu duten aktoreekin solasaldia egingo dute.
Zumaiako Udalak dokumental proiekzioa eta solasaldia antolatu ditu asteazken arratsalderako. Zure platerean hasten da mundua ikus-entzunezkoa emango dute, 18:00etan Aita Mari zineman.
Agroekologiaren, eta, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen garrantzian azpimarra egiten du lan honek. "Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu", azaltzen dute egileek, eta, proiektu honetan, iraultza horri ekiteko osagai eta tresnak aurkezten dituzte. Emanaldia bukatzerakoan, solasaldia egingo dute filmean parte hartu duten kideekin.
Sinopsia
Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Elikadura
Zumaia bizitzeko da
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16



