Udako Azoka Ekologikoa hilaren 30ean iritsiko da Zumaiara
Eusebio Gurrutxaga plazan tokiko produktu ekologikoak erosteko aukera izango dute herritarren abuztuaren 30ean (ostirala), 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Biolur elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatuta, udako azoka ekologikoa Zumaian izango da beste urte batez. Abuztuaren 30ean 10:00etan hasiko da azoka Eusebio Gurrutxaga plazan, eta bertaratzen direnek barazkiak, gaztak, eztia, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak, eta, sagardo, ardo eta zukuak aurkituko ditu, besteak beste.
Gainera, 12:00etatik 14:00etara ekoerrezetak ezagutzeko aukera izango da bertan, Miriam Chefintegrativa-ren eskutik.
5 euroko 45 bono
Herritarrak azoka ekologikora joan daitezen bultzatu asmoz, Ekolurra elkarteak elikagaiak erosteko 45 bono jarri ditu zumaiarren eskura.
5 euroko balioa duten txartelak dira, eta turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira abuztuaren 26tik aurrera (astelehena). 18 urtetik gorako zumaiarrek hartu ahal izango dute txartela, pertsona bakoitzeko bakarra.
Albiste erlazionatuak
Tokiko ekonomia
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka martxan jarri du Udalak 2025/05/08
Elikadura
- 'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala, asteazkenean Aita Mari zineman 2024/01/19
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/03/28
Zumaia bizitzeko da
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16



