Hogarreko taberna itxita egongo da hautaketa prozesu berria amaitu bitartean
Hogarreko gainontzeko zerbitzuak eta guneak erabilgarri egongo dira aldi honetan. Taberna kudeatzeko deialdi berria datorren astean argitaratuko du Zumaiako Udalak.
Gizarte Zentroko taberna-jatetxea kudeatzeko deialdia hutsik gelditu zen, eta Udalak bigarren deialdi bat zabalduko du datorren astean. Horrenbestez, hautaketa prozesua egin bitartean taberna itxia egongo da.
Dena den, Hogarra zabalik egongo da ohiko ordutegian, 9:00etatik 20:30era, eta gainontzeko zerbitzuak erabilgarri egongo dira. Ileapaindegi eta podologo zerbitzuak martxan jarraituko dute, eta Gizarte Zentroan biltzen diren elkarteek ere ohiko jarduerarekin jarraituko dute –Emakumeon* Etxea, Nagusilan Elkartea eta Beheko Plaza jubilatuen elkartea bildu ohi dira bertan–. Halaber, lehenengo pisuko egongela eta bigarren pisuko telebista gela ere zabalik egongo dira; gune horietan erabiltzaileen ardura da beharrezko babes neurriak hartzea.
Adinekoentzako jarduerak
Beheko Plaza jubilatuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu ikasturte honetarako; mantentze soinketan, yogan eta dantzan parte hartzeko aukera izango da aurtengoan. Jarduera horietan parte hartzeko Hogarrean eman beharko da izena, urriaren 5etik 7ra bitartean, 11:00etatik 12:00etara.
Bestalde, Udal Gizarte Zerbitzuek Tipi-tapa tailerra eta oroimena lantzeko tailerra antolatuko dituzte beste urte batez. Tailer horietan parte hartzeko Brankan eman beharko da izena, urriaren 5etik 7ra bitartean, 9:00etatik 13:00era.
Jakinarazi dute ekintza guztietan edukiera murriztuko dutela, eta osasun neurriak gordetzeko protokoloa beteko dutela.
Informazio gehiagorako:
- 943 86 22 00
- brankaharrera@zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16



