Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak. Tipi-tapa programan eta Itsasargia zerbitzuan izena emateko aukera ere zabalik dago.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urteak daramatza 65 urtetik gorako herritarrei programa eta zerbitzu desberdinak eskaintzen. Tipi-tapa jarduera fisikoa sustatzeko zerbitzua, edota oroimena lantzeko tailerra dira horietako batzuk. 2021etik, gainera, zerbitzu berri bat dago martxan: Itsasargia, adinekoentzako eguneko arreta zerbitzua.
Hiru programa horietan izena emateko epea zabalik dago. Oroimena lantzeko tailerraren kasuan irailaren 30ean (asteartea) amaituko da izen-emate epea. Interesa dutenek edota zalantzak argitu nahi dituztenek Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 943 86 22 00 zenbakira deituta, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita, edota Brankako gizarte zerbitzuen bulegoetara joanda.
Oroimena lantzeko tailerra
Astelehen arratsaldetan eskaintzen da Hogarrean. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, adineko herritarrek oroimena lantzeko ariketa desberdinak egiten dituzte, bai taldean, bai bakarka. Gainera, harremanak eta lagun giroa indartzen dituzte saioetan. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
- MATRIKULA: 10,50 €
- KONTUA: KUTXABANK 2095 5174 90 1060024873- Izen abizenak jarri.
Tipi-tapa, jarduera fisikoa sustatzeko programa
Asteazkenero goizeko 10:00etan elkartzen dira partaideak, herrian zehar eta taldean oinezko ibilaldiak egiteko. Jarduera fisikoa eginda osasuna lantzearekin batera, harremantzeko aukera ematen du espazio honek. Boluntarioek bideratzen dute taldea. Urriak hasiko da tipi-tapa jarduera. Adinekoei ez ezik, jardueran parte hartu nahi duten boluntarioentzat ere ateak zabalik daude.
Itsasargia zerbitzua
Mendekotasuna edo mendekotasun arriskua duten 65 urtetik gorako pertsonei, eta askotariko zailtasunak dituzten adinekoei zuzendutako zerbitzua da Itsasargia. Astelehenetik ostiralera elkartuko dira Hogarrean, egunean bi orduz. Irailaren 20tik 27ra bitartean eman ahal izango da izena.
Dinamizatzaile baten laguntzarekin, Zumaiako adinekoek hainbat arlo landuko dituzte: autonomia, harremanak, gaitasun pertsonalak zein herria parte hartzea, besteak beste. Narriadura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte. Hogarrean elkartuko dira partaideak, astelehenetik ostiralera egunean bi orduz.
Zerbitzuaren hartzaileak ondorengoak izango dira: 65 urtetik gorko adinekoak, mendekotasun arriskua edo mendekotasun arina aitortuta dutenak; 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun egoera aitortuta ez badute ere, hauskortasun, isolamendu edota bakardade egoeran daudenak; eta zailtasun egoerak dituzten adineko pertsonak (dolu prozesuak, depresio egoerak, autoestima baxua...).
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
Adinekoak
Ikastaroak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



