Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik
Mendetasun-egoeran dauden adineko pertsonentzat eta desgaitasuna duten pertsonak egoitzetan aldibaterako egonaldiak egitea ahalbideratzen du, eta helburua da pertsona horien zaintza-lanetan aritzen direnei atseden hartzeko aukera ematea.
Aldi baterako egoitza egonaldien programa honen bidez, etxean bizi diren baina zainketa-behar bereziak dituzten pertsonei arreta egokia ematea da helburua. Horrez gain, programak zaintzaileei eta familiei atseden hartzeko aukera eskaintzen die, egoera jakin batzuetan —oporrak, gaixotasuna, nekearen pilaketa edo bestelako beharrak direla medio—.
Egonaldiak aldi baterakoak dira, eta kasu bakoitza banan-banan baloratzen da, zaintzailearen zein zaindua den pertsonaren egoera pertsonala, soziala eta familiarra kontuan hartuta. Zerbitzuak eguneroko zaintza, arreta pertsonala eta egoitzako baliabideak jasotzeko aukera ematen du, betiere indarrean dagoen araudiaren arabera.
Programa honi buruzko informazioa, balorazioa eta izapidetzea Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailaren bidez egiten da. Horretarako, beharrezkoa da erreferentziazko gizarte-langilearekin hitzordua eskatzea.
Informazioa, egoeraren balorazioa eta tramitazioa:
Beharrezkoa da erreferentziazko gizarte langilearekin hitzordua hartzea:
GIZARTE ZERBITZUAK
BRANKA ERAIKINA (Aizkorri 4)
943862200
brankaharrera@zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Zaintza
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
Gizarte Zerbitzuak
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



