Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan
Urriaren 27an suizidioaren prebentzioaz ariko dira, Biziraun elkartearen eskutik; azaroaren 4an, berriz, haur eta nerabeekin heriotzaz hitz egiteko moduez ariko dira, Miren Rosen eskutik. Bi hitzaldiotan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Aurrerago, 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak ere izango dira.
Zumaiako Guraso Eskolak 0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeen guraso eta tutoreei zuzendutako prestakuntza-programak dira. Helburua da gurasoak heziketa-prozesuan inplikatzea, bidelaguntza eskaintzea eta gurasoen arteko sareak sendotzea. Programa hau Zumaiako Udalak antolatzen du, Gizarte Zerbitzuek, Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Treba Gurasoak programaren laguntza dauka.
Urtero bezala, egitarauak hitzaldiak eta bizipen tailerrak uztartzen ditu: lehenengoek gai espezifikoak jorratzen dituzte aditu ezberdinen eskutik, eta bigarrenek esperientzien bidezko ikaskuntza eskaintzen dute, hausnarketarako eta partekatzeko espazio gisa.
Honakoak dira aurtengorako antolatu dituzten ekitaldiak:
HITZALDIAK:
- Urriak 27, astelehena: Suizidioa prebenitu, bizitza sustatzeko (Biziraun elkartearen eskutik). Izen-ematea: urriak 13-23 (brankaharrera@zumaia.eus)
- Azaroak 4, asteartea: Nola hitz egin heriotzaz haur eta nerabeekin? (Miren Rosen eskutik). Izen-ematea: urriak 27-azaroak 3 (brankaharrera@zumaia.eus)
BIZIPEN TAILERRAK:
Bizipen tailerrean guraso moduan hobeto sentitzeko, hoberena dena egiteko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute gurasoek. 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako programa da honakoa, eta aurten bi saiokoa izango da. Izen-ematea urtarrilean zabalduko da.
Albiste erlazionatuak
Guraso Eskolak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Gizarte Zerbitzuak
Zumaia bizitzeko da
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09



