Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Kirol Patronatuak
Azaroaren 13an, igandean, izango da Behobia-Donostia lasterketa. Herritarrek Kiroldegian eman dezakete bertara joateko autobusean izena, 15 euroren truke.
Kirol Patronatuak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du beste urtez batez. Irteera goizeko 07:50ean izango da, Txomin Agirre kaiko autobus geltokian. Itzulera, berriz, 14:00etan izango da, Illunbetik.
15 euro balio ditu autobuseko joan-etorriak, eta izen-ematea eta ordainketa Kiroldegian egin beharko dute lasterketara joan nahi dutenek.
> Lasterketaren inguruko informazioa
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



