Bertsoa eta pilota uztartuko dituzte larunbat honetan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan
Maiatzaren 27an (larunbata) pilota partidua izango da Aitzuri Pilotalekuan, Udaberriko Torneoaren barruan. "Bertso pilota" saioa izango da, eta Kukuprakak eta Mitxoletak taldeak ariko dira lehian. 18:00etan hasiko da partida, eta sarrerak 5 euro balio ditu.
Larunbat honetan, maiatzaren 27an, pilota partidua izango da Aitzuri pilotalekuan. Emakumezkoen Udaberriko Torneoaren barruan jokatuko dute partida Kukuprakak eta Mitxoletan taldeek, eta, txapelketarako partida puntuagarria izateaz gain, bertsolariak izango dituzte lagun eta agindu-emaile.
Kirola, kultura eta berdintasuna uztartzen ditu bertsoa eta pilota batzen ditu Udaberriko Torneoak, eta Zumaian jokatuko da sei jaialdietako bat. 18:00etan hasiko da partida, Aitzuri pilotalekuan. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte sarreragatik, eta haurrek doan sartu ahal izango dute.
Pilotarekin lotutako ekitaldiak ez dira larunbat honetan amaituko, ordea. Izan ere, Zumaiako Udalak, Pilota Elkarteak eta Emakumeon* Etxeak jarduera gehiago antolatu dituzte. Zumaiako pala txapelketa martxan dago dagoeneko, baita eskuzko txapelketa ere. Emakumeon* Etxeak antolatutako herri mailako pala txapelketa ere laster hasiko da. Zumaiako Master Serie zesta punta txapelketaren berri ere eman dute: ekainaren 23an eta 30ean Goikoetxea eta Lopez zumaiarrekin batera, modalitateko pilotari onenak ikusteko aukera izango da herrian.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06