Bi administrari postu betetzeko hautaketa prozesuetako merezimenduen behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak argitaratu ditu Udalak
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiak dira biak. Izendatutako pertsonek bldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte otsailaren 15etik martxoaren 13ra bitartean (biak barne).
Gizarte Zerbitzuetako administrariaren, eta Giza baliabideetako eta Euskara eta Hezkuntza arloetako administrariaren hautaketa prozesuetako behin betiko merezimenduen balorazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Horrekin batera izendapen proposamenak egin ditu: izendatutako hautagaiek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte otsailaren 15etik martxoaren 13ra bitartean (biak barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiak dira honakoak (20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoak). Prozesuak lehiaketa ireki bidez egiten ari dira, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Ikusi deialdi bakoitzaren inguruko xehetasunak klik eginda:
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



