[BIDEOA] GEURETIK SORTUAK: Antzerki Aroak Zumaian

2023/08/08

Hamaika Telebistak Maitane Perez eta Olatz Beobide aktore eta sortzaileak, eta Iñaki Ostolaza alkatea elkarrizketatu dituzte.

Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak "euskalduntasunaren, erruaren, euskal identitatearen, eta euskal irriaren inguruko" antzezlan obra sortzen ari dira, Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. 

Hiru sortzaileak Zumaian egon ziren ekainean eta uztailean, sormen egonaldian, eta zumaiarrekin eta bertako elkarteekin bildu ziren, haien kontakizunak oinarri hartuta, antzezlan bat sortzeko. Prozesu honetan "euskalduntasunari eta erruari buruz" hausnartu nahi dute, "euskal identitatearen eraikuntzan hartzen ditugun edo egokitzen zaizkigun motxila ezberdin guzti horiei buruz". Aldi berean euskal irria ere ezagutu nahi dugu, "geureaz eta gure artean umoreak laguntzen baikaitu korapiloak askatzen".

Ikusi Hamaika Telebistan Maitane Perez eta Olatz Beobide aktoreei eta Iñaki Ostolaza alkateari egindako elkarrizketa laburra: