Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat kontratatzeko prozesuaren barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak eta epaimahaien izendapenak ikusgai
Erreklamazioak jartzeko epea zabalik dago, maiatzaren 6ra arte (hau barne).
Brigada indartzeko eta udal zerbitzuak hobetzen jarraitzeko asmoarekin, bi ofizial igeltsero eta iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak. Bi deialdiok 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren barruan daude jasota, eta, brigadaren eguneroko lanak erraztea eta espazio publikoen mantentze-lanak eraginkorrago bihurtzea dute xede.
Bi prozesu horien barruan behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak eta epaimahaien izendapenak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Ebazpen horiei erreklamazioak jartzeko epea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 6ra arte (hau barne).
> Ofizial-iturginaren hautaketa prozesua
> Ofizial-igeltseroen (bi plaza) hautaketa prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



