Bukatu da hondartza denboraldia
Gaurtik aurrera Zumaiako hondartzetan ez da soroslerik egongo, ezta hondartzainik ere; txalupa zerbitzua ere eten da dagoeneko. Denboraldia amaitzearekin batera hondartzetan ere jende pilaketak saihesteko eta distantzia mantentzeko eskatzen die Zumaiako Udalak herritarrei.
Irailaren 15ean amaitu da 2020ko hondartza garaia, eta gaurtik hasita urtero uda sasoian martxan jarri ohi diren hainbat zerbtzu etenda egongo dira; sorosle zerbitzua eta txalupa zerbitzua, zehazki. Gainera, aurten Itzurungo hondartzako sarrera eta irteerak arautu dituzten hondartzainak ere ez dira lanean egongo aurrerantzean.
Hori horrela izanik, hondartzetan ere Covid-19aren hedapena saihesteko jende pilaketak ekiditeko eta distantziak gordetzeko eskatzen die Udalak herritarrei. Halaber, bainua hartzekotan arduraz jokatzearen garrantzia nabarmendu du, aurrerantzean ez baita soroslerik egongo.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11