Datorren astelehenean, abenduaren 2an, bilduko da Berdintasun Foroa

2019/11/29

Astelehenean, abenduaren 2an, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Azaroaren 25erako egitarauaren balorazioa eta 2020rako aurreikuspenak landuko dituzte, besteak beste.

Berdintasun foroa egingo dute abenduaren 2an, arratsaldeko 18:00etan, Alondegian.

Gai zerrenda:

  • Azaroaren 25eko egitarauaren balorazioa egin
  • 2020rako aurreikusita dagoena partekatu eta adostu
  • Emakumeon* etxea proiektuaren berri eman