Martxoaren 8ko bizipenak partekatzeko saio irekia, gaur arratsaldean Emakumeon* Etxean
Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeei zein gizonei zuzendutako saioa antolatu du. 18:00etan hasiko da Emakumeon* Etxean, eta helburu nagusia da Emakumearen Nazioarteko Egunaren esanahiari eta bizipenari buruz hausnartzea.
Emakumeon Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hilabete osoko programazioaren barruan, emakumeei zein gizonei zuzendutako saioa antolatu du Berdintasun Sailak.
Saio honen helburu nagusia da Martxoaren 8aren inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea, baita horrek egungo gizartean duen eragina aztertzea ere. Gai garrantzitsu horri buruz herritarrek dituzten iritziak, esperientziak eta ikuspuntuak partekatzeko interesa duten pertsona guztiek gonbidatu dituzte saiora.
Besteak beste, honako galderetan jarriko dute arreta:
- Nola ikusten dugu egun hori? Zer sentitzen dugu egun horretan? Zer esaten digu?
- Greba feministak ba al du eraginik Martxoaren 8an?
- Emakume eta gizonezkoek nola bizi dute egun hau?
- Sumatzen al dugu eboluziorik egun honen inguruan?
- Zure inguruko pertsonek zer diote mugimendu honen inguruan? Ikuspegi desberdinak daude?
- Martxoaren 8ak badu ondoriorik egunerokotasunean?
Saioa irekia da gaurkoa, eta herritar guztiek parte hartu dezake, generoa edo adina edozein izanda ere. Martxoaren 8ari buruz hausnartzen eta eztabaidatzen lagundu nahi duten pertsona guztiak animatu nahi ditugu jarduera honekin bat egitera. Saioa gaur arratsaldean izango da, 18:00etan Emakumeon* Etxean.
Albiste erlazionatuak
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Berdintasuna

Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27