Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an
Adingabe Transexualen Familien Elkartea da Naizen. Maiatzaren 2an 'Transexualitatea haurtzaroan eta gaztaroan: Trans Legea eta horrek errealitatean utzi dituen ondorioak' hitzaldia eskainiko dute Zumaian, 18:30ean Emakumeon* Etxean.

Hamar urtetik gora daramatza Naizen elkarteak lanean, haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen gaineko laguntza eta heziketa eskaintzen, eta helburu nagusien artean, adin txikiko transexualen eskubideen eta interesen defentsa eremu guztietan eta horien onerako egokiak diren legezko erreformen sustapenean eragitea aipatu behar dira. Horrekin batera, hezkuntzan eta haur eta gazte transexualekin esku hartzen duten profesionalentzako trebakuntza eskaintzen duela elkarte horrek eragin eremua duen hego Euskal Herrian.
Maiatzaren 5ean herrian izango ditugu Naizen elkarteko kideak. Haur eta gazte transexualen errealitatea ekarriko digute mahaigainera, eta, zehazki, Trans Legeak errealitatean utzi dituen ondorioez ariko dira. Hitzaldia 18:30ean izango da, Emakumeon* Etxean.
Hitzaldi hau LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperetan antolatu dute, gai horren inguruko sentsibilizazioa sustatu eta transexualen errealitateak ezagutzeko. Data horri erantzuten dio ekintza honek, baita Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko planari ere. Antolatzaileek herritar oro gonbidatu nahi dute saio honetan parte hartzera.
Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko plana
Azken urteetan, LGTBI+ kolektiboaren aldarrikapenak kalean ikusten diren arren, askotan ez da identifikatutako behar horiek neurri politikoetara eramaten asmatu. Izan ere, ezjakintasun handia dago oraindik, eta LGTBI+ pertsonen bizitza publiko eta politikoa ezkutuan egon da orain artean, eta ez da haien ahotsa kontuan hartu.
Hausnarketa eta hutsune horri tiraka 2020. urtean hasi zen lanean Zumaiako Udala, Eihera kooperatibaren bidelaguntzarekin. 2020an zehar barne mailako lanketa egin zuten, bi zentzutan: alde batetik, udaleko hainbat sail aztertu zituzten; eta bestetik, gazteekin LGTBI kolektiboaren problematika lantzeko saioak egin zituzten. Gazteekin egindako saioak emankorrak izan ziren, eta Zirta espazio askea sortu zuten 2021eko martxoan. Halaber, udalaren barruan eragiteko eta LGTBI+ kolektiboaren inguruko sentsibilizazioa udal zerbitzuetan txertatzen hasteko, hainbat formakuntza saio egin zituzten.
Egindako ekimenek eragina izan zutela uste arren, norabide falta sumatu zuten. Horregatik, bideorri bat zehazteari ekin zioten 2021ean, proposamen guztiak marko baten baitan kokatzeko. Herriko kolektibo eta norbanakoak elkarrizketatu ondotik, eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika konkretuen zerrenda eta plana osatu zuten. Plan horren barruan kokatutako ekintza da hitzaldi hau.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
LGTBI
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Hezkuntza
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
Haurrak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



