Diruzainen lan-poltsa osatzeko deialdia argitaratu du Udalak

2020/06/05

Ekainaren 8tik uztailaren 6ra bitartean aurkeztu daitezke eskaerak.

Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan eta plantilla organikoan hutsik dagoen diruzain lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko eta lanpostuan sortu daitezkeen bestelako aldi baterako beharrak ere bertatik betetzeko, lan-poltsa eratzeko oinarriak eta deialdia onartu ditu Udalak.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: ekainaren 8tik uztailaren 6ra arte (bi egunak barne)

 Legeak eskaerak aurkezteko modu ezberdinak bermatzen dituela jakinik,  egun  bizi dugun alarmea egoera dela eta, udalaren gomendioa telematikoki egiteko aukera lehenestea da.

Eskaera telematikoki egiteko:

Deialdiaren oinarriak eta eskaera orria

LAN-POLTSAREN INGURUKO INFORMAZIO GUZTIA