Diruzainen lan-poltsako onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du Udalak

2020/07/25
Abuztuaren 7ra arte aurkeztu daitezke erreklamazioak.

Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan eta plantilla organikoan hutsik dagoen diruzain lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko eta lanpostuan sortu daitezkeen bestelako aldi baterako beharrak ere bertatik betetzeko, lan-poltsa eratzeko prozesua martxan dago.

Udalak onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du dagoneko, eta interedunek abuztuaren 7ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte helegiteak.

Diruzainen lan-poltsa: onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda

DIRUZAINEN LAN-POLTSAREN INGURUKO INFORMAZIO GUZTIA