Diruzaintzako erdi-mailako teknikaria kontratatuko du Udalak, Lanbideren bidez
Hautaketa prozesuko izen-emateak Lanbideren bidez egin beharko dira, eta merituen egiaztagiriak Udalean aurkeztu beharko dira. Prozesuan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 28ra arte (hau barne).
Deialdia honen bidez diruzaintzako erdi mailako teknikari bat kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lehiaketa sistemaren bidez egingo da hautaketa, eta honakoak dira kontutan hartu beharrekoak:
- Izen-ematea Lanbiden egin beharko da, eta epe berdinean merituen egiaztagiriak Zumaiako Udalean aurkeztu beharko dira (Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoan)
- Lanbideko curriculumean agertzen diren merituak eta Udalean egiaztatzen diren merituak soilik hartuko dira kontutan. Hau da, bi erakundeetan bat egiten duten merituak hartuko dira kontutan. Hautagaien ardura izango da merituak Lanbiden eguneratzea.
- Hautaketa prozesuan izena emateko epea: ekainak 19-28 (biak barne)
Irakurri deialdiari buruzko informazio guztia egoitza elektronikoan
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



