Errepide mozketa izango da bihar (ostirala), Euskal Herriko Itzulia dela eta

2021/04/08

14:00etatik 15:00etara bitartean N-634 errepidea, Patxita Etxezarreta kalea eta Axular ibiltokiko trafikoa moztuta egongo dira.

Zumaiatik igaroko da Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa ostiral honetan (bihar, apirilak 9). Herri barrutik pasako dira txirrindulariak 14:45 inguruan, Getariatik Debara bidean.

Segurtasun arrazoiengatik, 14:00etatik 15:00etara trafikoarentzat itxita egongo dira N-634 errepidea, Patxita Etxezarreta kalea eta Axular ibiltokia.