Eskuz binakako txapelketa izango da ostiral honetan Aitzuri frontoian
Binakako esku pilota txapelketaren play offeko partidetako bat izango da ostiral honetan, martxoaren 3an, Zumaiako Aitzuri frontoiak. Dagoeneko jakinarazi dituzte lehian arituko diren jokalariak: Urrutikoetxea eta Albisu, Peña II eta Mariezkurrena II pilotarien aurka arituko dira.
Eskuz binakako txapelketako partida hartuko du Aitzuri frontoiak martxoaren 3an. 22:15ean hasita, Urrutikoetxea-Albisu eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteak neurtuko dira.
Sarrerak salgai daude webgune honetan. Egunean bertan frontoiko leihatilan izango dira salgai.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06