Etxeko hondakin handiak biltzeko egutegia
Hondakinak Biltzeko Zerbitzu berriarekin batera, urtarrilaren 22tik aurrera astean behin jasoko dira etxeko hondakin handiak Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian.
Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, hala nola, etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:
- Altzariak
- Etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak
- Informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak
- Erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak
Gogoan izan:
- Debekatuta dago maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea
- Debekatuta dago hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
- Nahi izanez gero, hondakin handiak garbiguneetara eraman daitezke
Non eta noiz utzi
Hondakin handiak edukiontzien eremuetan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara. Hona hemen hondakin handiak uzteko egunak, herriz herri:
HERRIA |
EGUNA |
Aia |
Igandea |
Getaria |
Astelehena |
Orio |
Asteartea |
Zarautz |
Asteazkena |
Zumaia |
Osteguna |
Albiste erlazionatuak
Hondakin bilketa sistema
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- Koronabirusaren hedapena saihesteko hondakinen bilketa zerbitzuan hartutako neurriak 2020/03/18
- La próxima semana comienza una campaña de sensibilización para impulsar el Nuevo Sistema de Recogida de Residuos 2018/04/06
- Hondakinak Biltzeko Sistema Berria indartzeko sentsibilizazio kanpaina hasiko da datorren astean herriz herri 2018/04/06