Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta

2023/06/26

Ekainaren 28tik uztailaren 4a bitartean hainbat edukiontzi-gune lekualdatu edo zigilatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, tourraren antolaketak hala eskatuta.

Datorren uztailaren 1etik 3ra bitartean Frantziako Tourrak Euskal Herria zeharkatuko du eta ibilbide horren baitan, Urola Kosta eskualdetik ere pasako da, zehazki uztailaren 3an. Horrek hainbat antolaketa eta prestaketa lan egitea ekarri du berekin, baita hainbat aldaketa egitea ere.

Hori horrela, ekainaren 28tik uztailaren 4a bitartean, eskualdeko hainbat edukiontzi gune lekualdatu, kendu edota zigilatuko dira, baita Zumaian ere.

Zumaiako edukiontzi-guneetako aldaketak

BILKETA GUNEA / HELBIDEA ALDAKETA (Kendu, lekualdatu, zigilatu) BILKETA GUNE BERRIA

Narrondo auzoa 10

Axular ibiltokia 38

Alai auzategia 1

Mendaro Mariñela

Pantxita Etxezarreta 27
Lekualdatu Aldameneko espaloira
Axular ibiltokia 24 Zigilatu Pareko edukiontziak