Koronabirusaren hedapena saihesteko hondakinen bilketa zerbitzuan hartutako neurriak
Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat neurri hartu ditu hondakinen bilketa zerbitzuari lotuta. Errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekita egongo dira, eta etxeko hondakinen handien bilketa zerbitzua etenda egongo da. Gainera, gaixotutako herritarren hondakinak errefusaren edukiontzira bota behar direla ohartarazi dute.
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen; eta zenbait neurri ezarri zituen herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko, gaixotasunaren hedapena saihesteko eta osasun sistema publikoa indartzeko.
Era berean, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak etxeko hondakinen kudeaketari eta COVID-ari buruzko jarraibide bat idatzi zuen.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, Urola Kostako Udal Elkarteak honako NEURRI hauek hartu ditu:
Irekita errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak
Herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak erabaki du errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak (gris eta marroi kolorekoak) irekita mantentzea.
Era berean, herritarren segurtasuna zaintzeko, derrigor eskuz ireki beharreko edukiontzi guztiak kendu egingo dira. Horregatik, abisu berririk jaso arte, kendu egingo dira ondorengo edukiontzi guneak: Menditxo (Getaria), Aitzperro (Orio), Lusarbe (Orio), Arritokieta (Zumaia) eta Jadarre (Zumaia).
Herritarrei eskatzen zaie euren etxebizitzetatik gertuen dituzten beste edukiontzi guneak erabili ditzatela.
Bertan behera etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua
Bihartik aurrera (martxoak 18), eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua.
Deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin handiak etxean eduki, eta kalera atera ez ditzaten.
Garbiguneak
Eskualdeko 3 garbiguneak zabalik mantenduko dira, baina bihartik aurrera (martxoak 18), eta bestelako abisurik jaso arte, langile profesional eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua.
Horrenbestez, zerbitzua beharrezkoa den kasuetan baino ez erabiltzeko deia luzatzen zaie herritar guztiei. Debekatuta dago Garbigune kanpoaldeetan edozein motatako hondakinak uztea.
OHAR GARRANTZITSUA
Debekatuta dago COVID-19arekin gaixotutako herritarren hondakinak frakzioak bereizita biltzeko edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa eta ehunkiak….) uztea.
Hala, COVID-19arekin gaixotutako herritarrak, edota haren zaintzaileek erabilitako eskularruak, musuzapiak, maskarak etab., poltsa itxietan bilduta aterako dira. Poltsa horiek, errefusarentzako edukiontzietara botako dira: erabat debekatuta dago frakzioak bereizita biltzeko edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa eta ehunkiak) edota inguruetan uztea.
Albiste erlazionatuak
Hondakin bilketa sistema
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- La próxima semana comienza una campaña de sensibilización para impulsar el Nuevo Sistema de Recogida de Residuos 2018/04/06
- Hondakinak Biltzeko Sistema Berria indartzeko sentsibilizazio kanpaina hasiko da datorren astean herriz herri 2018/04/06
Hondakinak
- Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian 2024/06/12
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11